Salvaterrako Zapatari kalean (35. zk.) udal-liburutegi berri bat eraikitzeak indusketa arkeologiko bat egitea eragin zuen. Indusketan, XIII. mendekotzat datatutako orza oso bat aurkitu zen, hegazti baten aztarnekin, ziurrenik oilaskoren batekin. Interpretazio sinesgarriena da harresiaren edo etxebizitza baten eraikuntzari lotutako fundazio-erritu bat izan zela. Hala ere, ezin dugu baztertu eskabetxean, olioan edo beste prestaketa mota batean kontserbatutako hegazti bat izatea. Zaharberritze-tratamenduari esker, ontzia berreraiki eta eskeletoa aztertu ahal izan zen.
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.