XVI. mendearen amaieran ia abandonatuta geratu ondoren, Gebara gazteluaren inguruan era guztietako kondairak ugaritu ziren.
Famatuaena, nazioarteko ospea lortu zuena, iratxo batek bizileku zuela zen. Aulnoyko kondesak, Luis XIV.a Frantziako erregearen idazle eta gortesauak, 1679an ingurutik igarotzean gazteluan gaua pasatzeko eskatu zuen. Bertakoen zurrumurruek intrigatuta zeukaten.
Gotoleku handi eta huts batean gau nahasi bat igaro ondoren, etsita esan zuen: “egun hartan paseatzen egongo zen, ez baikenuen berarekin zerikusirik zuen ezer ikusi edo entzun”.
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.