Webeko irisgarritasunak informaziora eta hainbat eduki motatara sartzea ahalbidetzen du, oztopo fisikoak edo teknikoak nabarmen murrizten dituelako.
Azken urteotan hainbat ekimen sortu dira webeko irisgarritasuna hobetzea helburu duten jarraibide multzo bat koordinatzeko. Horien guztien artean, Web Accessibility Initiative (WAI) nabarmentzen da, World Wide Web Consortium-en (W3C) parte dena. Erakunde horrek Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 1.0 garatu du, sareko edukia desgaitasuna duten pertsonentzat eskuragarri egitea helburu duena.
Horregatik, Arabako Foru Aldundiaren web instituzionalaren helburu nagusietako bat da erabiltzaile guztiek atari honetako edukietan nabigatu ahal izatea sarbide-zailtasunik gabe, edozein desgaitasun fisiko edo teknikoren gainetik.
Horretarako, atari honen funtzionalitateak aztertu dira, erabiltzaileak eduki guztietara trebetasun handiagoz sar daitezen. Nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Erabilitako HTML eta CSS kodea gramatika formalei egokitzen zaie, edukien bistaratze zuzena bermatzeko nabigatzaile desberdinetan.
Atariaren ezaugarri bisualak (letra mota, tamaina, letra- eta atzeko planoaren kolorea, etab.) estilo-orriaren bidez definitzen dira, erabiltzaileak testua bere hobespenetara egokitu ahal izan dezan.
Gunearen egitura eta osaera semantikoa kontuan hartu dira. Horregatik, txantiloi desberdinetako edukia antolatu da atal-izenburuak, zerrendak eta gunearen ulermen orokorra errazten duten elementu guztiak kontuan hartuta.
Gunean erabilitako multimedia-edukietarako (bideoa, flasha, audioa, etab.) alternatibak eskaini dira.
Irisgarritasun-adierazpena
Arabako Foru Aldundiak (AFA) bere webguneak irisgarri egiteko konpromisoa hartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 (EB) Zuzentaraua Espainiako ordenamendura ekartzen duen estatuko legeriarekin bat etorriz.
Irisgarritasun-adierazpen hau honako webgune hauei aplikatzen zaie: araba.eus, Egoitza, Irekia, Alavaturismo, Alavabus, Kulturaraba, Aizkorri-Aratz, Gorbeia, Izki eta Valderejo parke naturalak, Arte Ederren Museoa, Fournier Karta Museoa, Arma Museoa, Arkeologia Museoa, Natura Zientzien Museoa, Natura2000, Ibilbide Berdeak, Ullibarri-Gamboa, Suhiltzaileak, Laia eta Txistulariak.
Webgune hau partzialki bat dator 1112/2018 EDarekin, jarraian adierazten diren salbuespenengatik eta alderdi batzuen ez-betetzeagatik.
Eduki ez irisgarria
Jarraian jasotzen den edukia ez da irisgarria arrazoi hauengatik:
a) 1112/2018 EDarekin bat ez etortzea
- Multimedia-edukia: badira transkripzio testualik, azpititulurik edo audiodeskripziorik ez duten bideoak.
- Orriaren kodea: badira etiketatze semantikoan eta prozesamenduan akatsak dituzten web-orri batzuk.
- Teklatu bidezko nabigazioa: kasu batzuetan fokua agian ez da erabat ikusgai egongo.
- Testuak eta estekak: badira deskribapen-izenbururik edo etiketarik aurkezten ez duten web-orri batzuk.
- Web-orri jakin batzuetan edizio-akats puntualak egon litezke.
b) Neurriz kanpoko karga
- Ez da aplikagarria.
c) Edukia ez dago aplikatu beharreko legeria-esparruaren barruan
- Baliteke PDF formatuan edo beste formatu batzuetan dauden bulegoko fitxategi batzuk irisgarritasun-eskakizun guztiak osorik ez betetzea. Hala ere, gehienek betetzea bermatzen saiatu da.
Betetze-maila
Arabako Foru Aldundiak kanpoko enpresa baten laguntza du webgunean irisgarriak diren elementuen bilakaera berrikusteko.
Adierazpen honen prestaketa
- Azken berrikuspen-data: 2025eko abuztuaren 4a.
- Ebaluazio-metodoa: autoebaluazioa, kanpo-auditoriekin konbinatua, horretarako diseinatutako programa eta hedapen teknologikoen bidez.
