Ba al zenekien Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako Celedon pertsonaia historiko batean oinarrituta dagoela? Celedonio Anzola Zalduondon jaio zen, 1796an. Igeltseroa omen zen, 21 urterekin Gasteizera joan zen eta Zapatari kalean bizi izan zen. Izaera zintzokoa eta umore onagatik ezaguna, hiriko jaiak oso gogoko zituen eta, horregatik, abuztuaren 4 bakoitzean bizilagunak jaietaz gozatzera animatzen zituen, egarri zirenei ardoa emanez. Lagunekin tragoak hartzen, koadrilarekin musean jokatzen eta Andre Maria Zuriari otoitz egiten gozatzen zuen. Arabar peto-petoa!
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.