Omecillo ibaian, Valdegovían, ohikoa den bezala harriz edo hormigoizkoa izan beharrean, egurrezkoa den presa bat kontserbatzen da. Euskadin in situ kontserbatzen den bakarra, gainera.
XVIII. mendean eraiki zuten errota bati zerbitzua emateko, eta haren egiturak —ibai-ibilguaren gainean jarritako bi isurialdeko estalki moduko batek— enborrak, toba eta burdinazko iltzeak uztartzen ditu. Beheranzko arrapala, gainera, etzanagoa da, urak hain gogor jo ez dezan eta oinarria zulatu ez dezan; irtenbide xume bezain burutsua.
2016an egoera hondatuan zegoen; horregatik, garbitu eta zaharberritu egin zuten.
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.