Sign In

Ba al zenekien arabatar batek parte hartu zuela 1625eko Bredako errendizioan? Monarkia Hispanikoaren eta Herbehereen arteko Hogeita Hamar Urteko Gerran tertziook lortutako garaipen ospetsu hau Velázquezek betikotu zuen, herri hizkeran Las lanzas izenez ezagutzen den koadroan.

Bergüendan jaiotako Sebastián Hurtado de Corcuerak jardun bikaina izan zuen sei konpainiaren buru, Ambrosio de Spinola jeneralaren agindupean. Merezimendu horiei esker, Alcántara Ordenako zaldun izendatu zuten.

Geroago, Panamako, Filipinetako eta Kanariar Uharteetako kapitain jeneral eta gobernadore izan zen.

Kategoriak

Eskualdeak

Add Review

Utzi erantzuna