Izurri bubonikoa eragiten duen bakteriaren (Yersinia pestis) genomari buruzko ikerketa batek Europan aurkitutako ebidentzia zaharrena detektatu du El Sotillo trikuharrian ehortzi zen eskeletoan.
Duela 3300 urte ingurukoa da, Brontze Aroan. Errusiako Samarako aztarnategi batean, 4000 km ingurura, genoma hori ere identifikatu den arren duela 3800 urteko hezurretan, badirudi El Sotillokoa zaharragoa dela ebolutiboki hitz eginez.
Izurria Iberiar penintsulan sortu eta ekialderantz hedatu ote zen, orain arte uste zenaren aurka?
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.