Sign In

Pribatutasun-politika

DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA

Foru Gobernu Kontseiluaren otsailaren 1eko 22/2022 Erabakia, Arabako Foru Aldundiko Datuak Babesteko Ordezkariaren izendapena onesteko dena. (ALHAO, 19. zk., 2022/02/14koa)

Izaera Pertsonaleko Datuak Tratatzeko Jardueren Erregistroa

Arabako Foru Aldundiak mantentzen duen Tratamendu Jardueren Erregistroak aukera ematen du fitxategi bakoitzaren egitura eta edukia, kudeatzen diren izaera pertsonaleko datuen kategoriak eta edozein kontsulta egiteko tratamenduen arduradunen zerrenda ikusteko.

 

Interesdunen eskubideak

Interesdunak emandako datuak, soil-soilik, datu horien titularrek web-atari honen bidez egindako eragiketa edo tramite zehatzetan eskatutako helburuetarako erabiliko dira. Inolaz ere ez dira datu horiek tratatuko edo hirugarrenei lagako, datuen titularraren berariazko adostasun argirik gabe, edo adostasun hori gabe legez aurreikusitako aparteko kasuetan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO) 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazioari dagokienez, eta 95/46/EB Zuzentaraua indargabetzen du.

Aipatutako arauan xedatutakoa betez, datuen titularrak edozein unetan erabili ahal izango ditu sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak. Eskubide horiek erabiltzeko, hurrengo tramitearen bidez egin ahal izango du. Eskabidea telematikoki aurkeztu ahal izango da Egoitza Elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre (interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera) Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorreko bulegoetan (Probintzia plaza, z.g. behea, 01001 Vitoria-Gasteiz, Araba), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak baimentzen duen beste edozein modutan.