Ulibarri Ganboako urtegia 1926an proiektatu zen, 1934an lortu zuen emakida eta Frankismoan eraiki zen, 1947 eta 1957 artean; diktadoreak urtebete geroago inauguratu zuen.
Lan horien ondorioz, bederatzi herri urpean geratu ziren, osorik zein zati batean, eta 600 pertsona baino gehiagok euren etxeak eta sustraiak betiko utzi behar izan zituzten.
Iaz, Arabako Foru Aldundiak “Memoriaren Totema” instalatu zuen Garaioko hondartzan, inguruko paisaia erabat eraldatu zuen urtegi honek izandako giza kostua gogorarazteko.
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.